Eskolarik ez zenean, etxeko sagardotegian laguntzen
Andonik Astigarragako eskolan ikasi zuen 15 urte zituen arte; eskolara joan behar ez zuenean, etxeko sagardotegian aritzen zen laguntzen. Orduan sagardoa nola zerbitzatzen zen azaltzen du. Sagardotegian etxetik edo tabernatik ekartzen zuten bezeroek jatekoa, bertan ez baitzen ematen otordurik.