Sagardotegietan jan eta mozkortu
Lehen, jendea asko mozkortzen zen. Makina bat aldiz, mozkorrek Joxe Antonioren etxeko ukuiluan egin izan dute lo, simaur artean, etxera joateko gauza ez zirelako. Baziren gizon batzuk, angulak harrapatu, eta hurrengo egunean sagardotegira joaten zirenak haiek jatera. Orduko anekdotak kontatzen ditu.