Umetan arkupeetan, eta gaztetan sagardotegietan
Umetan, arkupeetan egoten ziren denborapasa. Apretak puskatzen zituztenean, etxean errieta egiten zieten, ez baitzegoen berriak erosteko dirurik. Gazteak zirela, musean ere jokatzen zuten, sagardotegietan eta. Lehen jende asko etortzen zen inguruko herrietatik Astigarragako sagardotegietara. Upela ireki, eta bi egunean bukatu izan dute.