Erdararen garrantzia bere gazte garaianEtxean hitz egiten zutena zen euskara. Aitak anai-arreben artean erdaraz aritzeko esaten zien, ikas zezaten. Frankismo garaia zenez, beharrezkoa zuten erdaraz jakitea sagardotegian aritzeko. Sagardozaleen gremio sortu zenean, bera joaten zen bertara. Emakume bakarra izaten zen gizon artean eta dena erdaraz egiten zen han. Kaleko familietan gertatu zen gurasoek erdaraz jakin ez eta seme-alabek erdara besterik ez.