Otearen lorea eta huntza xaboi modura Burua garbitzeko otearen lorea erabiltzen zuten: ura berotu, loreak bertan igurtzi eta aparra ateratzen zuen. Arropa beltza garbitzeko huntzaren ura erabiltzen zuten: huntza irakin, zapiarekin iragazi eta barrinoi batera botatzen zuten. Apar handia ateratzen zuen.

Otearen lorea eta huntza xaboi modura
Manoli Zabalegi Aristimuño
- ahotsak.eus