Ereñozuko eskola, Errepubika garaikoa Errepublika garaian Ereñozuko eskolan ibili zen Antonio. Gaizki portatuz gero, zigorra berogailurako egurra txikitzea izan ohi zen. Gerra hasi zenean, ordea, itxi egin zuten eskola. Hortaz, Milagrosan hasi zen eskolan. Arreba moja zuen, eta Nafarroan egon ondoren Bilbora joan zen. Errepublika garaiko eskolan astean behin egiten zituzten erlijio-ikasketak. Frankismo garaian eskolan "Cara al Sol" eta horrelakoak abestu behar izaten zituzten.

Ereñozuko eskola, Errepubika garaikoa
Antonio Zubiarrain Otxotorena
- ahotsak.eus