Joxe Mujika Tolosa

Astigarraga (Gipuzkoa) (1936-2015)

Biografia

Astigarragako Martzinea baserrian jaio zen. Zazpi senide ziren. Astigarragako mojen eskolan ibili zen lehenengo; eta, gerora, eskola publikoetan; baina gaueko eskolan adina ez omen zuen inon ikasi. Gaztetan, inguruko erromeriak pixka bat ezagutu zituen: Oialume (Hernanin), Irubidieta (Lasarten), Txikierdi (Oiartzunen)... Astigarragara ezkondu zen andrearen baserrira. Eraikuntza-lanetan aritu zen zerbait oso gaztea zenean; baita paper-lantegian ere, bost urtez; baina, gehienbat, abere-hiltzaile ibili izan da: Donostiako hiltegian ikasi zuen, Hernanikoan egin zuen lan hamabi urtez, eta Martutenen aritu zen gero. Gustuko lana izan du.

Zintak

KodeaDataProiektua
ATG-002 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Martzinea baserria Bideoaren ikonoa
2 Taloa, esnea eta astoa Bideoaren ikonoa
3 Arropak puskatzeko beldurrez Bideoaren ikonoa
4 Etxean egindako pilotak Bideoaren ikonoa
5 Eskolara joan nahi ez Bideoaren ikonoa
6 Eskolako zigorrak Bideoaren ikonoa
7 Dantzak, parrandak Bideoaren ikonoa
8 Festetan gaueko hamabietan etxera Bideoaren ikonoa
9 Astigarragan kanpoko neska asko Bideoaren ikonoa
10 Bizikleta alokatu parrandara joateko Bideoaren ikonoa
11 Apustu egiteko dirurik ez Bideoaren ikonoa
12 Astoarekin erromeriara Bideoaren ikonoa
13 Medikua eta emagina Bideoaren ikonoa
14 Lanbide ibiltariak Bideoaren ikonoa
15 Larunbatetako kanpaiak Bideoaren ikonoa
16 Etxean ura izatea Bideoaren ikonoa
17 Haizearekin argirik ez Bideoaren ikonoa
18 Ura zutela ospatzeko, gaupasa Bideoaren ikonoa
19 Errepidea auzolanean Bideoaren ikonoa
20 Etxetik kanpo lanean Bideoaren ikonoa
21 Egunean 300-400 txerri hil Bideoaren ikonoa
22 Abere-hilketa: bakoitzak bere lana Bideoaren ikonoa
23 Abere-hilketa asko aldatu da Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia