Garia egin eta bildu Familia handietan seme alabak neskame eta morroi bidaltzen zituzten. Etxean garia ere egiten zuten, azaroan. Maiatzean garia bildu behar izaten zen, heldu bezain pronto. Lan horietan ere auzolanean aritzen ziren. Lasto bala egiten zuten eta eguzki berotan hura jo eta jo ibiltzen ziren. Hautsez beterik itzultzen ziren eta dutxa antzeko batean garbitu. Gari garbitzailea ibiltzen zen makina batekin baserriz baserri. Hari ez zitzaion dirutan ordaintzen.

Garia egin eta bildu
Joxe Antonio Urretabizkaia Otamendi
- ahotsak.eus