Amak egiten zion hika, aitak ezSan Andres auzoko Miravalles baserrian jaio zen Esther. Txikitatik entzun du etxean hitanoa. Koxkortzen joan ahala, berari ere hitanoz egiten zion amak. Aitak, ez. Gaztetan ez zuten hika erabiltzen, helduen zerbait zela uste zutelako. Euskaltegian lan egiten du eta lankide bakarrarekin erabiltzen du hika.