Eguen arratsaldetan kartutxoak biltzera Garagartzako eskolako kontuak. Gerra denboran, frontea egon zen Murua barrenean eta Untzilla aldean. Gerra ondorenean, eguen arratsaldetan ez zuten eskolarik edukitzen, baina zaku bat hartu eta frontea egon zen tokian gelditutako kartutxo hutsak jasotzera bildatzen zituen maisuak. Kartutxo zakukadak maisuari eraman behar izaten zizkien.

Eguen arratsaldetan kartutxoak biltzera
Jerardo Mondragon Garai
- ahotsak.eus