Nazionalak Krutzetxikin beheraNazionalak Arrasaten sartu zirenean, Elbira "Arrixan" baserrian zegoen aita eta anai-arreba txikienekin; iluntzean, kalera jaisten ziren. Ama eta ahizpa zaharrenak, berriz, kale-baserria zaintzen geratu ziren. Krutzetxiki mendian behera joaten ikusi zituzten nazionalen tropak. Jendeak beldur handia zuen.