Nazionalak Bilbon sartu <p>Gerra denborako kontuak. Bilbon egon ziren deborako kontuak. Begoñara bidean zuten babeslekua, eta egunero joaten ziren hara. Egun batean babeslekura zihoazela, San Anton eliza aurrean gizon bat "¡Viva España! ¡Arriba España!" ohikatzen hasi zen pistola ametralladora batekin. Artxandara bidali zituzten. Artxandan ogi zuria eman zien jateko. Handik Deriora bidali zituzten. Tankeak Deriotik Bilbo aldera joaten ikusi zituen. Derion Durangorako autobus bat hartu zuten. Durangotik Mañarira, amaren jaiotetxera, joan ziren.</p>