Soldadutzako banda militarra Bixenteren etxean musikariak ziren: aitak eta bost anaiak Arrasateko bandan jotzen zuten. Bixentek Donostian egin zuen soldadutza, Loiolan: "Regimiento de infantería. Cazadores de montaña. Número 8". Soldadu egon zen denboran, banda militarrean tronpeta jotzen zuen. Banda militarrean lantegian lan eginda baino 100 pezeta gehiago irabazten zituen hilean.

Soldadutzako banda militarra
Bixente Azkarate Zabarte
- ahotsak.eus