Aretxabaletara, izebareneraUdalako Ozaeta baserrian aiton-amonekin urte eta erdi egin eta gero, Aretxabaletako Galartza auzoko Errartena baserrira joan zen bizitzera. Han amaren ahizpa eta haren familia bizi ziren, eta baserriko lanetan aritzen zen. Ez ziren asko baserrian, eta lan asko egin behar izaten zuen. Morroia ere bazen baserrian; bederatzi urterekin joan eta 86 urtera arte bertan bizi izan zen.