Monagilo "derrigorrean" Aiton-amonekin Udalako Ozaeta baserrian bizi izan zen denboran, monagilo lanetan ibiltzen zen Bixente. Udalan abade egondako Don Jose Maria Badiola aizpurutxoarra eta Don Joakin Murua bergararra aipatzen ditu. Udalan abade-etxea zegoen, eta Badiola abadea amarekin bertan bizi zela dio.