Garagartzako eskola eta doktrina Zazpi urte ingururekin hasi zen Garagartzako eskolan. Eskolan erdaraz egin behar izaten zuten, bestela "egurra" jasotzen zuten. Baserriko lanetan lagundu behar izaten zuen, eta ez zen egunero joaten eskolara. Don Joakin apaizarekin eta Don Ziriako maisuarekin ikasten zuten. Doktrina ikastera elizara joaten ziren.

Garagartzako eskola eta doktrina
Juan Berezibar Garro
- ahotsak.eus