Eskolak euskaraz<p>Bedoña auzoan bi eskola zeuden: umeek sakristau-etxean ikasten zuten, eta gero abade-etxera pasatzen ziren. Hemen ikasi zuen Lorentzak. Gero Aretxabaletako Aozaratza auzoko eskolara joan zen, eta handik Arrasateko mesedetako mojetara. Eskola gehienak euskaraz jaso zituen, mojetan izan ezik.</p>