Kaletik tripa-truke lanera etorritakoak <p>Gerraostean kaletik jende asko etortzen zen lanera baserrietara, tripa-truke. 18 laguneraino elkartu izan ziren orduan garia ebakitzeko (eta etxekoak 2-3 besterik ez ziren izaten). 1942etik ia 1950rainoko urteetan, egoera beltzak ezagutu zituzten. Garia ehotzera gauez eta mendiz joan behar izaten ziren, errotak prezintatuta egon zirenean. Garai haietan artoa jaten zuten ogia beste .</p>

Kaletik tripa-truke lanera etorritakoak
Pedro Agiriano Urrutia
- ahotsak.eus