Inguruko erromerietarako joera "Patrocinio de San José" egunean ziren San Andres auzoko jaiak. San Andresko ermita zaharrean meza eta erromeria izaten zen, ilundu arte. Arrasateko jende asko joaten zen bertara. Erromerietarako zaletasun handia zegoen Eusebio gaztea zenean. Bergarako erromerietara oinez joaten ziren. Aretxabaletako Otalora Zelaikora ere joaten ziren. Baita Goroetako Santixauetara eta Gatzagako Ama Birjinaren jaietara ere. Baina garizuman ez zen izaten jairik, Pazkoak arte.

Inguruko erromerietarako joera
Eusebio Okina Bengoa
- ahotsak.eus