Marigorringoari kantatzen zitzaionaAmona mantangorri edo marigorringoarekin egiten zuten jolasa. Marigorringoa esku gainean jarrita galdetzen zioten: "Marigorringo, zurigorringo, bihar zer egingo? Euria ala eguzki egingo?" Marigorringoak hegan egiten bazuen eguzkia egingo zuela esaten zen eta aldiz, inora joan gabe eskuan gelditzen bazen, euria.