Joxe Zulueta Uribe

Arrasate (Gipuzkoa) (1921)

Biografia

Gaur egun Nafarroa etorbidea izenarekin ezagutzen den “Calle Estación”en jaio zen. Aita Arrasate kalekoa zen eta ama Zaldibar auzoko Ale baserrikoa. Herriko eskola publikoan hasi eta Abadetxeko ikastolan jarraitu zuen ikasten. Hamaika urterekin Bergarako “Escuela Elemental de Trabajo”n hasi zen, baina gerrak eskolara joatea eten zuen. Militarrek Zerrajera lantegia militarizatu zuten gerra jaurtigaiak ekoizteko, eta bertan hasi zen lanean Joxe. Lantegia zibil erara itzuli zenean, Zerrajerako “Escuela de Aprendices”en Industri Maisutza ikasi zuen. Zerrajeran bertan tailerburu lanetan jardun zuen jubilatu zen arte. Gerran lau urteko anaia eta lehengusina bat galdu zituen, kalean erori zen bonba baten ondorioz. Etxetik ihes egin eta amaren jaiotetxean babestu ziren, gerra-tokia herritik urrundu zen arte. Arrixan (Arriaran) baserriko Elbira Berriotxoarekin ezkondu zen eta seme-alaba bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARR-177 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Anaia eta lehengusina bonbak jota hil Bideoaren ikonoa
2 Zerrajera gerrarako materiala produzitzen Bideoaren ikonoa
3 Zerrajeraren ekoizpena, zerrailez gain Bideoaren ikonoa
4 Bergarara lagunekin taxian Bideoaren ikonoa
5 Herrian mutil gazterik ez Bideoaren ikonoa
6 Inguruko tornuak zerrajerarako errekisatuta Bideoaren ikonoa
7 Zerrajera militarizatua Bideoaren ikonoa
8 Gerratik itzulitakoak, estraperloan Bideoaren ikonoa
9 Langileak militar izendapenekin Bideoaren ikonoa
10 Oreja eta eskekoa Bideoaren ikonoa
11 Oreja eta Edurra fusilatuak Bideoaren ikonoa
12 Errepublikak hezkuntza hobetu Bideoaren ikonoa
13 Bedia Antzokia Bideoaren ikonoa
14 Arrasateko preso eta fusilatuak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia