Karmelo Bengoa Ortega
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1929-2018)
Biografia
Balmasedako txapel lantegiaren ondoko bere amaren jaiotetxean jaio zen Karmelo ere. Aita Aretxabaletako Larriño auzoko Urzabal baserrikoa zen, eta Bilbora erdara ikastera joan zenean ezagutu zuen ama. Aitak Bilbon igeltsero ere ikasi zuen, eta familiarekin batera Bergarara etorri zen eta bertako pilotalekua eraikitzen jardun zuen. Handik Aretxabaletara itzuli ziren, eta bertan eskolatu zen Karmelo, Portasolen bizi zirela. Gerratik ihesi Bilbora joan ziren. Hemen aita Burdinazko Gerrikoa eraikitzen parte hartu zuen. Bilboko bonbardaketaren oroimenak azaltzen ditu. Karmelo, beste 4000 inguru umerekin batera, Ingalaterrara bidali zuten gerratik babes bila “La Habana” izeneko itsasontzian. Bidaian eta gero Ingalaterran urte betez gertatutakoak azaltzen ditu. Aretxabaletan Zubia lantegian eta tarteka morroi, (baita Bergaran ere), egin zuen lan. Agustina San Migelekin ezkondu zen. Lau seme-alaba dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-048 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARE-049 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARE-050 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
ARE-051 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?