Bixente Etxeandia Arregi
Aretxabaleta (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Aretxabaletako Durana kalean jaio zen 1931n. Aita ere aretxabaletarra zen; ama, berriz, Arrasatetik neskame etorritakoa. Bost anai-arreba ziren. 15 urtera arte Aretxabaletako eskola nazionaletan ikasi zuen eta geroago Deustuko Salesiarren Eskola Profesionalean ibili zen lau urtez. Eskola utzi eta futbola hartu zuen ogibide. UDA taldearekin jokatu zuen hiru denboralditan; handik Alavesera lehenengo mailara igo eta 7 urte egin zituen bertan. Gerora Granada, Huelva, Sestao, Mirandes eta Vitoria taldeetan jokatu zuen. UDA taldeko entrenatzaile gisa ere aritu zen lau urtez. Futbola utzi zuenean sarraila-lantegi bat jarri zuen, baina 15 urte geroago itxi egin zuten. Aretxabaletako Eskola Profesionaleko gimnasiako irakaslea izan zen beste 15 urtez, erretiratu arte. Bere emazte Rosario Garziaetxaberekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARE-038 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Kepa Elortza | ||
ARE-039 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Kepa Elortza | ||
ARE-040 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta. | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute