Arantzako ikastolaren sorrera 70eko hamarkadan, Iruñeko San Fermin ikastolan aritu zen lanean, bertako irakasleen haurrak zaintzen. Gauetan ikasi egiten zuen; idazkari izateko prestatzen ari zen. Garai hartan, Arantzako apezak herrian bertan ikastola martxan paratzeko asmoa zegoela aipatu eta bertan lan egitea proposatu zion Juanitari. Herrian arazoa zuten irakasle euskalduna harrapatzeko eta erdalduna izaten zen. Hori zela eta, haur aunitzek ez zuten eskolarat joan nahi izaten. Juanitak hori ikusita, proposamena onartu zuen. Hala, 1978an, Arantzako ikastola sortu zen.

Arantzako ikastolaren sorrera
Juanita Larralde Ibarrola
- ahotsak.eus