Zer elikagai zituztenOpilak egiten zituen eta aurreko ogiaren puska bat erabiltzen zuen opila harrotzeko. Bakoitzak bere oporra zuen (esnea hartzeko katilu modukoa). Opil hori jaten zuten, ilar gorria, urdai pixka bat... Zerri bat edo bi hitzen zituzten urtero, arrautzak ere izaten zituzten beti... Arrautzak saldu egiten zituzten ere. Olioak 23 sos kostatzen zuen, xaboiak 16. Gaztaina erreak ere jaten zituzten eta ez zuten behin ere goserik pasa izan.