Aita eta ama ordenatuak ziren etxeko gauzetarakoAita eta ama orden handikoak ziren, amona ere ona eta asko laguntzen zien. Astero garbitzen zituzten arropak. Bazen arropak jozten zizkien emazte bat ere. Behin arropendako oihala bidali eta 4rendako egin zituen. Ezin arropa lotuz ibiltzen ziren. Arropa ere aunitz probesten zen batzuetatik bestera. Irunen lehengusuak zituzten eta horiek ere arropa ematen zieten fardeletan. Gurasoak langile zintzoak ziren eta errenta beti pagatzen zuten ongi eta kontribuzioa ere bai. Ardiak bazituzten.