Katua tximiniatik behera gorulariengana Amak goruetan egiten zuen. Bera, ahalegindu arren, ezin asmatu. Emakumeak gauez elkartzen ei ziren goruetan egiteko. Urrun ere joaten ziren. Ipuin batek dio katua sartzen zela tximiniatik behera. Gizon bat ei zebilen goruetan. Katuak galdetu dio: "Gizona eta goruetan?". Hartu du makila gizonak, jo du katua, "Katue ta barriketan?". Hurrengo egunean auzoko andre bat musua apurtuta agertu zen .

Katua tximiniatik behera gorulariengana
Patxike Ibabe Errasti
- ahotsak.eus