Etxea erre, baina gerragatik erre-batzea ezin egin Etxea erre eta gero, Aurtola auzuneko bi baserritan banandu ziren erretakoan bizi ziren familia biak: Kortazarrenan Eliasena; eta Martenan, osaba-izekorena. Aurtola izenaren jatorria azaltzen du. Gerra sasoiagatik erre-batzea ezin izan zuten egin. 1936ko San Andres eguna zen; eta, etxea erre ondoren, bonbardaketa jasan behar izan zuten. Egun horretan bonba batek Frantzisko Galartza oletarra nola hil zuen kontatzen du.

Etxea erre, baina gerragatik erre-batzea ezin egin
Elias Galartza Aranguren
- ahotsak.eus