Joskintzan eta baserriko lanetan Arropa asko jositakoa da Sebastiana. Etxean, Garaikoazpi baserrian (Txanbergenian), josten zuen. Joskintzaz aparte etxeko lanetan ere jarduten zuen. Dozena bat ganadu buru eta bizpahiru behor izaten zituzten. Etxean txerri, oilo, untxi eta beste ere edukitzen zuten. Itaurrean egin behar zenean, eskolara joan barik geratzen zen. Geroago, bere alabek ere, eskolatik irteten zutenerako, josteko lan txikiak zain izaten zituzten etxean.

Joskintzan eta baserriko lanetan
Sebastiana Balanzategi Unzueta
- ahotsak.eus