Barazkiak banatzen Gasteizen<p>13 urterekin eskolak bukatu eta morroi joan zen Gasteizera. Ortu langintzetan jardun zuen, eta astean behin hornidura-azokara eramaten zituen barazkiak. Hiriko beste bezero batzuei etxera eramaten zizkien barazkiak otzaretan. Astoz egiten zuen banaketa. Berari "mutil" deitzen zioten bezeroek.</p>