Latorrizko ontziak; eztia iragazteko galtzerdiak <p>Azunbreak lau kuartilu zituen. Latorrizko azunbre-ontzia gogoan du Juan Marik. Latorria herdoildu egiten zen, eta azukrea eta horrelakoak aluminiozko ontzietan gordetzen zituzten. Aita erlezaina zen eta etxerako eztia izaten zuten. Akazia eta arbi loretan asko ibiltzen ziren erleak. Emakume galtzerdi finetan iragazten zuten eztia.</p>

Latorrizko ontziak; eztia iragazteko galtzerdiak
Juan Mari Uribarren Leturiaga
- ahotsak.eus