Bildotsak azerien truke <p>Okindegirako egurra garraiatu zuten harik eta labe elektrikoa jarri zuten arte. Aita ehiztari handia omen zen, eta artzainekin tratu hauxe egin omen zuen, azeriak sortzen zien arazoa konpontze aldera: berak azeriak harrapatzeagatik, artzain bakoitzak urtean bildots bat emango zion. 37 azeri harrapatutako urteak izan ziren. Bizkaiko Arrazolan ere tratu bera zuen. Tiroz edo zepoekin akabatzen zituen azeriok.</p>