Erlijioaren indarra Bere gazte denboratik hona, erlijioak indar asko galdu duela dio. Bera mutikoa zenean, hemengo mundua erlijioa besterik ez omen zen. Zerua eta infernua, batez ere infernua. Erlijioak gizakien bizia oso baldintzatuta omen zuen. Arto zuritzen edo gabeko lanak egiten, arrosarioa errezatzen zuten. Gari lanetan ere errezatzen zuten. Felixek letaniak buruz ikasita zituen.

Erlijioaren indarra
Felix Elorza Loidi
- ahotsak.eus