Gerraostean, Arrasatera berriro<p>Frontea Arrasatetik joan zenean, Oñatitik Arrasateko Mendi Etxebarri baserrira bueltatu ziren. Denbora horretan, baserria hutsik egon zen. Gerra denboran, soldaduek bederatzi "muelle" eta bederatzi koltxoi eraman zituzten. Baserrian, sekulako belartza hasita zegoen, eta haiek moztu eta Oñatira eraman zuten belarra; hango ganaduarentzako.</p>