Kaleak eta kuartela garbitzera zigortuta Cáritasekoek arropa eta janariak ekartzen zizkieten. Etxera itzuli zirenean, ez zegoen militarrik herrian, Guardia Zibilak bakarrik. Domekeren bila etxera etortzen ziren, Nazionalen ospakizunetan dantza egitera joan zedin. Frantzian egondako denak, herriko kaleak garbitzera behartu zituzten. Ilerik ez zieten moztu. Kaleak astero eta kuartela astean birritan garbitu behar izaten zuten.

Kaleak eta kuartela garbitzera zigortuta
Domeke Elexpuru Altube
- ahotsak.eus