Baserri eta basolanetan jardundakoa <p>Etxetik kanpo ez du inoiz lanik egin Ferminek, basoan ez ezik. Noizbait eguraldi txarra zegoenean, Arrasateko tren geltokian jardun izan da pinu apeak neurrira ebakitzen. Basoan zerratokitarako zuhaitzak botatzen zituzten, kamioiak eskuz kargatuz. Aizkoraz eta trontzaz bota eta ebakitzen zuten egurra. Zazpi zortzi laguneko kuadrilla ibiltzen zen basolanean. Bedo&ntilde;ako tratante batentzako egiten zuten lan. Atxa eta Lana zerrategiak hartzen zuten egurra.</p>

Baserri eta basolanetan jardundakoa
Fermin Etxebarria Elorza
- ahotsak.eus