Lur-sail gehienak labrantzarako Zelaiak baino, labrantzarako soro gehiago egoten ziren orduan. Ogiarentzako garia eta ganaduak jatekoak denak etxean ekoizten ziren. Ia etxeko terreno guztiak laboratzen ziren. Fermin gaztea zenean, morroia zuten etxean, aitaren senide bat. Fermin bera zaintzeko neskame bat ere egon zen etxean. Ama aitarekin lanera joaten zen.

Lur-sail gehienak labrantzarako
Fermin Etxebarria Elorza
- ahotsak.eus