Abadiñotik Aramaiora garia ehotzera <p>Errotak prezintatuta egon zirenean, Abadi&ntilde;o eta Arrazola aldetik astoekin etortzen ziren gauez Gantzagako errotan alea ehotzera. Basilio gau-errotari bezala ere aritu zen garai haietan. Egunez ere alea eho ahal izateko, tratua eginda zuten Guardia Zibilekin. Bizkaitik alea ehotzera etortzen zirenak batzuetan lo egiten geratzen ziren, eta astoei ere jaten eman behar izaten zitzaien. Auzoko hamar baserri ziren errotaren jabeak.</p>

Abadiñotik Aramaiora garia ehotzera
Basilio Ugarte Urrutia
- ahotsak.eus