Amaiur batailoiko gudariak <p>Gerra denborako oroitzapenak. Krutzeta eta San Kristobal aldean zegoen frontea. Goizetan, Amaiur batailoiko gudariak Jose Luisen baserrira joaten ziren gosaltzera. 30-40 gudari inguru joaten omen ziren talo eta esnea edota artoa eta esnea gosaltzera. Baserrian ez zen haientzat adina esne izaten, eta gudariek esnea beste baserri batzuetatik eramaten zuten. Bildotsak, buzkantzak... erosten zizkien. Ondo ordaintzen zien.</p>

Amaiur batailoiko gudariak
Jose Luis Bengoa Etxebarria
- ahotsak.eus