Erromerietan herririk herriIgandetan herriko plazara dantzara joaten ziren. Azkoaga auzoko Felipe Beitiak jotzen zuen soinua plazan. Feliperen anaiak, dantzan zeuden mutilei kobratzen zieten soinu-jotzailearentzako saria. Patxiren lehengusu bat Jauregiren autobusen txoferra zen, eta Arrasateko banda edota beste musikalari batzuekin batera ibiltzen zen herririk herri.