Heriotzak: gaubelak, bederatziurrenak, lutua...Auzoko edo etxekoren bat hiltzean, gaubela egiten zen. Elizan, hilarria ipintzen zen bi edo hiru kandelerorekin. Gero, trapu bat jartzen zen; "hilarriko trapue". Bederatzi egunetan ipintzen zen hori. Zapi gainera limosna botatzen zen. Meza bukatutakoan, abadeak isopoarekin bedeinkazioa bota, errespontsua bota eta dirua batzen zuen. Biltzen zen diruaren araberako hainbeste "Pater noster" errezatzen omen zituen abadeak. Etxeko bat hiltzen zenean, emakumeak burua estaltzen zuten mantillarekin bederatzi egunean. Lutoa eta luto-erdia.