Maria Arriaran Larrañaga
Aramaio (Araba) (1925)
Biografia
Oñatiko Txarraskuena kale-baserrian jaio zen. Aita etxekoa eta ama Arrasateko Uribarri auzoko Mendietxebarri baserrikoa zen. Sei seme-alabetatik Maria zen zaharrena. Aitak banastagintzan jarduten zuen etxean. Oñatiko eskola nazionaletan hasi zen, eta Arrasateko mojetan jarraitu zuen amaren jaiotetxera bizitzera joan zenean. Eskola bukatu eta Mendietxebarrin geratu zen baserrian lanean, harik eta Aramaiora ezkondu zen arte. Lehenengo umea jaio eta senarra istripuz hil zitzaion. Bere senarra zenaren anaia batekin berriro ezkondu eta bost ume izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-085 | 2009 | Aramaioko ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute