Hika baserritarrena eta baldarra, batzuentzat Institutuan bi lagunekin hika egiten zuen Milak, eta biak ziren baserri girokoak. Joxe Marik kaletarrekin ere egin izan du. Etxean emakumeei hika egitea ez zela fina esaten zioten lagun bati buruz berba eginez, Milak uste du lotuta egon daitezkeela hika baserritarrena den ideia eta gainera baserritarrak baldartzat hartzearena ere bai.

Hika baserritarrena eta baldarra, batzuentzat
Mila Etxezarreta Agirre
, Joxe Mari Mendizabal Lete - ahotsak.eus