Erreguladorea eta arto-aleak zelan jausten direnAntiguako errota martxan dago. Momentu honetan egiten ari den irina leuna dela dio Florentinok. Erreguladoreak neurtzen du zenbat ale behar duen. Harriak abiadura handia badu, bibrazio gehiago egiten du erreguladoreak eta ale gehiago eskatzen du, bibrazioak alea erregulatzen du. Erreguladorea kenduz gero, ez da arto-alerik jausten.