Goizeko meza edo meza nagusiaGaztetan kalera, Antzuolara, joaten ziren parrandan. Auzoetan urtean behin egiten zen jaia, baina domeketakoa kalean izaten zen. Mezara Uzarragara joaten ziren, baina etxera azkar bueltatu behar izanez gero, kalera joaten ziren lehenengo mezara, goizeko bostetan edo seietan. Nagusiak hamar eta erdietako meza nagusira joaten ziren, baina ama etxeko emakume bakarra zenez, goizeko mezara joan behar izaten zuen gero etxeko lanak egin zitzan.