Ogiarekin estraperloan Hamaika urte zituela Urretxuko eskola publikora joan zen; hiru negu egin zituen bertan. Apopilo zegoen etxean, ogiarekin estraperloa egiten zuten. Azkoitian erosten zuten ogi zuria eta trenez ekarri Urretxura ("Villarreal" dio berak). 15 urteko neskatila arduratzen zen horretaz. Guardia Zibila zain izaten zuten askotan. Baina egun guztiak ez ziren berdinak izaten, batzuetan ez zieten isunik jartzen-eta.

Ogiarekin estraperloan
Joxe Jauregi Alberdi
- ahotsak.eus