Tratua eta bideko kontrolakArsenioren ama larunbatero joaten zen Bergara, tratura. Gerraostean, mikeleteak kontrolak jartzen zituzten baserritarrei herrian erositako jeneroa konfiskatzeko. Baserritarrek hori jakinda, beste bide batetik egiten zuten etxera buelta.