Eskola kontuakSei urterekin hasi eta 10 urtera arte ibili zen Uzarragako eskolan. Janaria etxetik eraman eta bertan jaten zuen. 11 urterekin hasi eta hiru negutan Bergarara joan zen eskola partikularrak jasotzera. Partikularrak arratsaz izaten ziren: Arsenio ez zen beti joaten, baserriko lanetan lagun behar izaten baitzuen. Gero, Antzuolan ere ibili zen eskola partikularrak jasotzen auzoko sei lagunekin batera.