Lapurretak eta dirua entregatu beharraGerra denborako oroitzapenak. Antzuolan frontea egon zen denboran, erreketeek abereak (ardiak, oiloak...) lapurtu zizkien. Erreketeen aginduz Mariaren aitak dirua entregatu behar izan zuen udaletxean, eta diru gabe geratu ziren. Auzokoren batek salatu zuela zion Mariaren aitak: izan ere, koinatua abertzalea zen, eta hari eman zion botua.