Gosetea eta kupoaGerraren ostean gosetea etorri zen. 1940. urtetik aurrera urte gogorrak etorri ziren. Baserrietan bazuten zer jan, baina kaletik senide eta senide ez zirenak ere eskean etortzen ziren. Diruak baliorik ez eta Legazpiko Patriziok belarra ebagitzeko segak ematen zien bere langileei, segen truke janariak lortu ahal izateko. Azkaratera etorri omen ziren, truke hori eskaintzen. Gero gari, arto, patata eta babarrun kupoak eman beharra etorri zen.